LA LEZE

LA LEZE S.C.

  • La Leze baserria Ilarduia 01260 - Araba
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

La Leze, Jose Mari Jauregi, Elisabeth Gorrotxategi eta euren seme diren Arkaitz eta Gaizkak osatutako gaztandegi familiarra da. 1992an, artzantzan jarduteko aurrerapausoa eman zuten eta kalitatezko gazta egiteari ekin zioten, tradizioz beteriko prozesuari euren ukitu bereizgarria emanez.

Latxa (Mutur Gorri) ardiek osatzen dute bere 400 buruko artaldea eta transgenikorik gabe elikatzen da, inguruko larreetako belarra eta zerealekin osatuta. Horrek kalitate handiko esnea bermatzen digu, osasunarentzat onuragarriak diren gantz-azido saturatugabeetan aberatsa eta horrekin egiten ditugu gure gaztak urtarrila eta abuztua bitartean; urteko gainerako hilabeteetan, abuztutik abendura, ardiek libre bazkatzen dute mendiaren goialdean, Altzania mendilerroan.

Ez dugu esnerik erosten, eta gure artaldearen esnearekin gazta mota hauek egiten ditugu: Idiazabal Baserrikoa artzain gazta natural eta ketua - La Leze; Gazta Urdina - Leze Urdin; "Camembert" motako gazta-Maitia; eta Gazta-krema - Gazta zaharra.

- Salmenta zuzena gaztandegian
- Etxeetara banaketa (kontsultatu zonaldea)
- Mezularitza bidez bidalketak
- Bisita gidatuak: martxotik irailera (larunbat arratsaldetan)