GALTZATA

GALTZATA S.C.

  • Galtzata Baserria Pullegi bidea 3 Oiartzun 20180 - Gipuzkoa

GALTZATA ardi-ustiategian Zalakain anaiok gure latxa artaldea gobernatu eta gazta bikaina egiten dugu, GALTZATA markarekin eta Idiazabal Baserriko Jatorri Deituraren babespean.

Gazta munduan profesionalak gara eta ekoizpen-prozesu osoa kontrolatzen dugu. Artaldea maneiatzetik hasita, elikadura, erditzeak, jeztea eta abar, gazta egin eta merkaturatzen dugu, Idiazabal Baserrikoa Jatorrizko Izendapena duen benetako Artzai Gazta ziurtatzen duen etiketarekin.