GURE ARTZAIEK ETXEZ ETXEKO ZUZENEKO SALMENTA EGITEN DUTE, GURE ARTZAI GAZTA GOXOA DASTATZEN JARRAITU AHAL IZATEKO.

2020/05/14

ARTZAI GAZTAko artzaiok egunero jarraitzen dugu gure artaldearekin lanean, kalitate handiko gure artisau-gaztak egiten. Gure gaztak gozatzen jarrai dezazun eta gure artzai eta tokiko ekoizpen iraunkorraren ereduarekin harreman zuzena izan dezazun, honekin batera doan estekan aurkituko dituzu gure gaztandegi guztiak eta harremanetarako datuak: https://artzai-gazta.eus/eu/gaztagileak/

Era berean, ezarri diren mugitzeko zailtasunen aurrean, gure artzai batzuek ZUZENEKO SALMENTA egiten dute ETXEZ ETXE, eta gure facebooken aurkituko duzue eguneratutako zerrenda.

https://www.facebook.com/ArtzaiGazta