BENGOTXEA ETA OTATZAK HAINBAT IZAR LORTU DITUZTE "GREAT TASTE 2022" NAZIOARTEKO SARIETAN IDIAZABAL BASERRIKOA ARTZAI GAZTAREKIN

2022/08/03

Mundu osoko milaka elikagai bildu dira 1994tik Londresen egiten den "Great Taste" lehiaketa ospetsuan.

Elikaduraren "OSCARS" sari gisa hartzen dira, eta "Guild of Fine Food" delakoak antolatzen ditu. Aurkeztutako milaka produktuak kategoria desberdinetan sailkatzen dira, eta hainbat kata itsuetan baloratu dira, 500 adituk baino gehiagok parte hartu dutelarik; zaporean oinarritutako munduko saririk handiena da.

Artzai Gaztako gaztategiek: Bengotxea Lastirik “BENGOTXEA” (Urdazubi-Urdax) bi izar jaso ditu eta Joseba Insaustik “OTATZA” (Ordizia) izar bat, biak gazta naturalarekin.

2 gaztategi hauek bakoitzak bere larreetan bazkatzen duten etxeko Latxa artaldeko esne gordina erabiliz egiten dute gazta.

Hauek guztiak Idiazabal Jatorri Izendapenaren barne daude eta familia hauek belaunaldiz belaunaldi lan egiteko era eta jakituria transmititzen jakin izan dute. Hainbat alditan sarituak izan dira, bai bertako zein nazioarteko lehiaketa ospetsuetan gure gazten izen ona mugaz bestalde zabalduz.

Artzai Gaztatik gaztategi hauek zoriondu nahi ditugu. Harro sentitzen gara gure gaztak nazioarte mailan goi mailako adituek horrelako lehiaketetan aukeratuak izateagatik. Gure ustetan honek, beste behin, artzai eta gaztagileen ahalegina, ilusioa eta lan ona goraipatzen du 

 www.greattasteawards.com