Artzai gazta idiazabal baserrikoa-ko 4 gaztategi estatuko onenen artean “GOURMET QUESOS 2022” txapelketan

2022/04/29

“Gourmet Quesos” ESPAINIAKO GAZTA ONENEN TXAPELKETA ospetsuak bere 12. edizioa ospatu du eta bertan estatuko kalitate goreneko gaztak egon dira, José Luis Martín gaztagile maisuaren zuzendaritzapean.

Parte-hartzeak erabateko arrakasta lortu du, 800 gazta baino gehiago bildu baitira hitzordura, 15 kategoria desberdinetan. Sari banaketa Madrilgo Gourmet Klubaren Nazioarteko Aretoan ospatu da. 

Saritutako Artzai Gazta Idiazabal Baserrikoa gaztategiak honako hauek dira: 

  • S.C. KORTARIA, “Infernuko Gasna” Lekaroz (Nafarroa)- 2 sari lortu ditu: LEHEN SARIA “erdi ondua” kategorian eta beste LEHEN SARIA “Ketua” kategorian 
  •  SAT OLANO “Eginoko Artzaia” Egino (Araba): LEHEN SARIA “pasta gogorreko artzai gazta” kategorian. 
  • AIZPEA “Aizpea Mendiko Gazta” Olaberria (Gipuzkoa): BIGARREN SARIA “Ketua” kategorian. 
  • SAT ANTSONEA “Antsonea” Uztegi (Nafarroa): BIGARREN SARIA “pasta gogorreko artzai gazta” kategorian. 

Gaztandegi hauek ARTZAI GAZTA elkarteko kideak dira, beren artaldearen esnearekin gazta eginez ibilbide bikaina daramaten familia-ustiategiak dira eta batzuek tokiko nahiz nazioarteko sari anitzak jaso dituzte.

Artzai Gazta Elkarteko gaztategiak berriz ere munduko gazta onenen artean sarituak izan dira, bere kalitate gorena ziurtatuz eta gure gaztaren izen ona nazioarte mailan zabalduz.