21. KORRIKA

2019/04/15

Gaur 21.Korrika hasi da. Artzai Gazta Korrika Laguna da eta apirilaren 14an, igandean, Korrikari amaiera emateko egiten den jaian, gure gazta dastaketa eta salmenta postuak egongo dira Gazteizko Probintzia Plazan, bertako produktuen azokan.

Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia da. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.

Korrika hasi eta amaitu arte, lekukoa pasatzen da eskuz esku eta kilometroz kilometro korrikalarien artean; lekuko horren barruan, euskaldun ezagun batek Korrika helmugara iristean idatzi eta irakurriko duen mezua gordetzen da, ordura arte sekretupean gordetzen dena.

http://www.korrika.eus/